Euskal Herria liburuak - Euskal Herria Aldizkaria - mendia, kultura, natura, bidaia aldizkaria
Castellano
Aurkezpena
Bidaia aldizkari jaio zen EUSKAL HERRIA. 2003 eta 2014 bitartean hemen bizi garenoi zein kanpotik bisitari datozenei herri hau bazterrik bazter erakutsi zien, hamaika proposamen, erreportaje, dossier edo portfolioren bidez. Etorkizunari begiratzen zion aldizkari hark. Liluraz beteta zegoen, sekretuz betetako kutxa txikia. Praktikoa, ezohikoa, gaur egunekoa... Irakurlea gogaide, bideak urratu zituen kostaldean, mendietan, ordokietan, haitzarteetan, basoetan eta herrietan barrena.

Horrela ibili zen EUSKAL HERRIA hamaika urtez. Beti mendia, natura, kultura eta bidaia ardatz hartuta. Eta horrelaxe jarraitu zuen, liburu bihurturik, 2014ko urtarrilean aldizkaria desagertu zenean. Harpidedunek harrera itzela egin zioten eta horrek are indar gehiago eman zion. Horrela sortu zen EUSKAL HERRIA LIBURUAK: aldizkaria hauspotu zuen izana bizirik iraunarazteko liburu bilduma (sei ale urtean).

Lehenengo urtetik bertatik EUSKAL HERRIA LIBURUAK bildumak itzal handia eskuratu du natura, paisaiak, gastronomia, aisialdi aktiboa, ikerkuntza, dibertsioa eta jakintza maite dituztenen artean. Urteko sei liburuak, web gune hau eta bloga lanabes ditugula, unibertsoa osatu eta, besteak beste, tituluak proposatu, kritikak eta iradokizunak egin, akatsak zuzendu eta ideiak txalotzeko aukera irekiko da. Denok partaide garen unibertsoa, beraz. Unibertso txiki honen bidez islatu nahi dugu, hein batean bederen, bihotz-bihotzez maite dugun herriaren unibertso handia: EUSKAL HERRIA.

Javier Pascual
Sua Edizioak argitaletxeko zuzendaria
Blog Sua
ENTREVISTA A JAVIER PASCUAL, director de la revista Euskal Herria y Sua Edizioak
Mapas digitales Sua
Harpidetu zaitez EUSKAL HERRIA LIBURUAK eta SUA EDIZIOAK argitaletxeko nobedadeak posta elektronikoz jasotzeko
 
EL MUNDO DE LOS PIRINEOS
Lugares rec├│nditos
GMF
Euskal Herria Liburuak © 2002-2017
Erredakzioa eta administrazioa: Epalza, 8, 4┬║- 48007 BILBAO
Tel. 94 4169430 / Fax. 94 4166976 / e-mail
Bezeroaren laguntza: Tel. 902 181471 / e-mail
Sua Ediciones